Páginas

domingo, 1 de enero de 2012

REPRAP PROIEKTUA I

Reprap GPL (General Public License) lizentziapean eraikitako 3D inprimagailua dugu, objetu digitalak modelo solidoan bihurtzea helburu duena horretarako plastiko mota bat erabiltzen duelarik. Reprap-aren zati asko ere plastikoz eginak daudenez Makina Autoerreplikatzaile bat dela esan daiteke, Reprap berez Replicanting Rapid Prototyper hitzetatik dator.

Inprimagailuaren definizioa Elhuyar hiztegiaren harabera : "Fitxategien edukia euskarri fisiko batean ekoizten duen periferikoa" eta Wikipediak berriz hau dio: "Ordenagailu batean dugun irudi edo testuzko dokumentu bat medio fisiko batetara (orokorrean, papera) pasatzeko funtzioa betetzen duen irteera periferiko bat".

3D inprimagailu baten aurrean gaudela esatea ez da makina definitzeko espresio egokiena. Fabrikazio aditiboaz ari gara hitzegiten, hau da objetu bat sortzeaz, makina-herremintaren kasuan ez bezala, ez dagoen tokian material aportatzio bat ahalbidetzen duen gailu bat dugu esku artean. Ordenagailutik zuzenean makinara eta makinatik zuzenean errealitate fisikora.

Makina honen berezitasun nagusienak, bere buruaren zati haundi bat erreplikatzeko gai izatea, berau osatzen duten elementu komertzial guztiak ingenieritzan erabiltzen diren material estandarrak izatea (merkatuan erraz eta merke aurkitzea ahalbidetzen duena) eta “open source” filosofiaren barruan aurkitzea direnez, edozeinek libreki eraiki dezake, norberarentzat edo beste norbaitentzat, horretarako informazio eta laguntza guztia eskuragarri duelarik.


Bere izaera publikokaren eraginez modelo desberdinak existitzen dira, gainera modelo bakoitzak bariazio edo hobekuntza asko izan ditzazke. Hasiera batean Darwin izeneko modeloa disenatu zen eta ondoren Mendel. Mendel modeloak beste bi bariazio izan ditu Mendel Prusa eta Huxley. Honetaz aparte norberak nahi dituen aldaketa eta hobekuntza egin ditzazke, azken finean Linux-ekin gertatzen den bezala, lizentzia libreak hori ahalbidetzen duelako.


Reprap Mendel modelo arrunta.

3D INPRIMATZE TEKNIKAK:
Reprap “Urtutako Harizpi Fabrikatze” teknika erabiltzen du elementuak sortzeko, ingeleraz “Fused-Filament Fabrication”  (FFF) bezela ezagutzen dena berez Copyright arazoengatik hartutako definizioa da. Teknika hau “Fused Deposition Modeling” (FDM) bezela ere ezagutzen da baina Stratasys Inc. izeneko enpresak jabego legala duenez, Reprap proiektukideek teknika berari izen berria jarri behar izan zioten. 

3D inprimagailuak pieza solidoa sortzeko, berau lodiera jakineko geruzatan banatzen du eta geruza bakoitzari material aportazioa egin. Ingeleraz “Additive Fabrication” bezela ezagutzen da teknika hau. Erabilitako material eta teknologiaren arabera hauek izan daitezke inprimatze mota desberdinetako batzuk:

1. Urtutako filamentu edo harizpi Fabrikatzea: lehen aipatu den bezela ingeleraz FFF edo FDM bezela ezgutzen dena. Teknika honek polimero bat erabiltzen du, pita (boquilla) batetik pasaraziz, bertan urtuz edo moldatuz eta euskarri batetan geruza bakoitza ezarriz. Reprap-aren kasuan polimero erabiliena ABS-a da (Acrylonitrile Butadiene Styrene), adibidez Lego-ren piezak egiteko erabiltzen den bera. 





1. Pita. 2. Gehitutako materiala. 3. Euskarria.




2. Laser bidezko Sinterizazio Selektiboa: ingeleraz “Selective Laser Sintering” (SLS) bezela ezagutzen da, eta erabiltzen dituen materialak plastikoa, zeramika, beira, edo metalak izan daitezke. Kasu honetan euskarri batean, erabili beharreko materialaren hauts geruza bat potentzia haundiko laser batek solidifikatzen du, euskarria geruzaren lodieraren neurria jeitsi eta hauts geruza berri bat ezartzen da berriz laserraz solidifikatu eta aurreko geruzari erantsiz. 


  

3. Estereolitografia: kasu honetan UV izpien ondorioz erreakzionatzen duen fotopolimero likido bat erabiltzen da. Aurrekoan bezala izpien eraginez geruzak (0.15 eta 0.05mm-ko lodiera bitartekoak) solidotzen doaz pieza sortu arte. Teknikarik zaharrenaren aurrean gaude, 1986. urtean asmatu zuen Chuck Hull izeneko Estatubatuarrak, berak du patentea ez bakarrik prozesuaren teknikari dagokionez, baita STL estentsioa duten fitxategien inguruan.


 

4. Tinta injekzio bidezko 3D inprimagailua: kasu honetan igeltsu edo zelulosa hauts geruza bakoitza tinta injekzioen bidez konpaktatzen da. Lortutako piezaren hauskortasuna dela eta, gogortze prozesu baten beharra dute, epoxi edo zianokrilato infiltrazio baten bidez. Zelulosaren kasuan elastomero bat erabili daiteke pieza malguagoak lortzeko.

-----------------------------------------------------

Proiektu honen berri izan nuenean berehala erakarri ninduen, filosofiarekin guztiz bat nentorren, publikoa izan nahi duen gailu bat, ingeniaritza gizartearen ez enpresaren zerbitzura. Horregatik erabaki nuen aurrera eramatea, ez bakarrik hemen idatzi dudan guztiarekin konformatzea. Eta hasi naiz dagoeneko. Lehenengo piezak lortuta (beste reprap baten bidez inprimatuak) itxura hartzen hasi da nire makina. Nire asmoa eraikuntzaren prozesua ere nola izaten ari den azaltzea da, binon ezin nuen hasi guzti hau zer den argitu aurretik.




Piezak etxean, ordenatuta eta muntaia hasteko prest.



 Estrukturaren muntaiaren lehen pausoak.

Muntaiaren nondik norakoak azaltzen noan einean, Reprap-aren inguruan sakontze bat ere joango naiz egiten, beronen sorreraren eta filosofiaren inguruan.

ERREFERENTZIAK:

1. RepRap – the replicating rapid prototyper (Rhys Jones, Patrick Haufe, Edward Sells, Pejman Iravani,
2. WIKIPEDIA: http://en.wikipedia.org/wiki/3D_printing 
                      http://es.wikipedia.org/wiki/Impresora_3D