Páginas

sábado, 31 de marzo de 2012

MAC OS X LION BIRTUALIZATZEN

VirtualBox erabili dut, Linux Mint 12 barruan. Hala ere bai windows-en edo beste edozein linux-en ere egin behar dena gauza bera izango da, kontutan izanik VirtualBox-en bertsiorik berriena darabiltela eta instalazioaren desberdintasunak sistema eragile bakoitzean. Ulertu beharra dago hau dena OSx86 delako mugimenduak eragin duela. Apple-en sistema eragilea beraiek saltzen duten makinetan instalatu daiteke soilik, horregatik erabiltzaile partikular batzuk mac kloniko bat sortu zuten, hackintosh deitu zutena eta PC batzuetan instalatzeko aukera ematen zuen bertsioei iAtkos izena jarri zioten. Nik iAtkos L2 bertsioa da instalatuko dudana, Mac OS X 10.7.2 Lion bertsioaren moldaketa bat. Hauetako bertsio bat eskuratzea nahiko erraza da, pirate bay-n bilaketa bat egin eta hor agertuko dira bertsio desberdinak.

Gehiago jakin nahi duenak honakoa irakurri dezake:

http://en.wikipedia.org/wiki/OSx86

Linux distribuzioetan VirtualBox programa biltegietan dator, baina kasu gehienetan ez da aurkitu daitekeen bertsiorik berriena eta horrek arazoak ekarri ditzake, bertsio zaharrenetan ez bait zegoen MacOS birtualizatzeko aukerarik. VirtualBox-en 3.2.0 bertsioa izan zer lehena aukera hori eskeini zuena, niki 4.1.10 bertsioa erabili dudalarik. Web orrian aurkitu daiteke bertsio berriena jaitsi eta instalatzeko aukera, nik hala egin dut.

VirtualBox-en informazio orria.
Windows-en instalazioa ohikoa izango da ere, fitxategia web orritik eskuratu eta exekutatu. Ubuntu edo Debian-en oinarritutako linux distribuzioetan (Linux Mint Ubuntun dago oinarrituta), synaptic pakete kudeatzailea erabili daiteke edo windows-en bezala instalatzailea eskuratu eta instalatu. Azkeneko aukera hau hartuz gero kontuan izan ez dela automatikoki eguneratuko.

Behin programa instalatuta dugunean, lehenengo gauza makina birtual berri bat sortzea da.





Irekiko den hurrengo leihoan zein sistema eragile birtualizatuko den aukeratu beharko dugu.


Hurrengoa makinak izango duen RAM memoria kantitatea eta disko gogorraren tamaina zeaztu beharko dira, nik 2G RAM eta 20G-tako disko gogorra aukeratu ditut.





Honekin makina birtuala sortuta izango dugu, instalatu aurretik ezarpenak aldatuko ditugu.


Ezarpen orokorrak dauden bezela utzi ditut.


Sistemaren barnean bi aldaketa, batetik disketea ezgaitu dut, puntu hau ez da garrantzitsua eta dagoen bezela utzi daiteke. Garrantzitsua Enable EFI ezgaitzea da bestela ezingo da instalatu.



Ikusi nola panataila hontan makinaren RAM memoria kantitatea aldatu daiteken, hau edozein unetan egin daiteke, makina itzalita dagoela noski.

Display barruan bi aldaketa egin behar dira ere, batetik bideo memoria maximoan jarri 128MB, eta bestetik Enable 3D acceleration gaitu.


Ia prest dago, orain gure instalazio irudia DVD irakurgailu birtualean sartu behar dugu, horretarako storage autatuta honakoa agertuko zaigu.


SATA controller azpian gure disko gogr birtuala dugu, eta IDE controller azpian DVD irakurgailu birtuala. Goiko irudian empty (hutsa) dagoela dio. Aukeratu eta gure iAtkos irudiaren bidea erakutsiko diogu.


Honekin prest dago makina instalazioa hasteko, horretarako ezarpenetatik irten OK sakatuz eta makina martxan jarri.


Utzi kargatzen botoirik ikutu gabe.


Aukeratu hizkuntza, euskaraz ez dago noski...


 Aurreraaa!!!


Baldintzak onartu, iAtkos buruzko informazio zenbait dator hor, irakurri nahi baduzu.


hurrengo pantailan badirudi ezin dela aurrera jarraitu, momentu hontan disko gogorra formateatu behar da aurrera jarraitzeko.


Utilidades barruan Utilidad de discos aukeratu behar da.


Orain gure disko gogor birtuala aukeratu eta borrar botoiari eman behar diogu, honekin diskoa formateatzea lortuko dugu.


Nahi diogun izena jarri diskoari, eta formatua mac os plus (con registro) izan behar du.


Utilidad de discos-etik atera.


Orain instalatzeko prest, autatu disko gogorra eta ema aurrera. Pantaila hontan personalizar botoia daukagu, hor klikatzen badugu konfigurazio menu batetara eramango gaitu, nik ez dut ezer aldatu. Menu hau oso garrantzitsua da makina birtuala ez den kasuan, hardware desberdinen driver-ak daudelako bertan. Makina birtualetan berriz ez du eraginik, batenbat probatu dut nik eta ez dut desberdintasunik nabaritu. Beraz hobe bertan ez sartzea.


Orain itxoitea besterik ez dugu.



Ez da dena 100%-an ondo ibiliko, lehenengo gauza instalazio ondorengo abixu ha da. Gainera itzaltzerakoan beti agertzen zaidan abixua da. Honek VirtualBox programaren bidez itzaktzera behartuko gaitu. iAtkos 7 bertsioa instalatzen baduzute (Mac OS X Leopard 10.5 dela uste dut) ez duzute arazo hau izango.


Panatailaren erresoluzio haundiena ere ezin izango da lortu, hau dena VirtualBox Guest Aditions delakoak ez daudelako mac-en kasurako. Guest aditions delakoak sistema birtual batek 100%-ko funtzionamendua izan dezan makina birtualean instalatu beharrekoak dira. Gaurko egunean Linux eta Windows sistemetarako existitzen dira baina ez Mac OS X-entzat.

Lehenengo aldiz abiaraztean konfigurazio pantaila batzuk agertuko dira, bete nahieran.









Puntu hontan ia bukatuta dago, teklatuaren konfigurazioa eskatuko digu. 




Hemen dago gure Mac OS X Lion birtuala!!


Soinua ez badabil onako driver hau instalatu daiteke Mac OS X birtualean. Pantailaren bereizmena aldatzeko egin beharrekoa pixkat konplikatuagoa da. Mac OS barruan Libreria / preferences / SystemConfiguration karpeta bilatu eta bertan preferences karpeta ireki. Bertan com.apple.Boot.plist artxiboa editatu eta bertan horrelako zeozer kopiatu:





Jarri behar den pantaila bereizmena, Mac OS martxan jarri eta segidan teklatuko beheranzko geziari emanez agertzen den menu batetan bilatu behar da. Video Info izeneko sarreran. Bertan VirtualBox-ek jasaten dituenak agertuko dira, ez dago 1920x1080, nik erabiltzen dudana. Hau Guest Aditions-ak ez ditugulako instalatuta egin behar da. Mac bertsio honetan gainera.


Uste dut hau izan dela dena, azkenean txapa dexentekua atera zait, norbait probatzera animatzen bada, bere esperientziak elkarbanatzera gonbidatzen dut.

jueves, 15 de marzo de 2012

REPRAP PROIEKTUA III

MUNTAIA MEKANIKOA I:

Makinaren muntaia burutzeko informazio guztia internet-en aurkitu daiteke erraz. Batez ere reprap-aren web orrian:


Nik hor datorrena jarraitu dut gutxi gorabehera, baina pausu batzuk desberdin egin ditudala onartu behar dut. Materialak osatzeko garaian kontuz ibili behar da, argi izanik ze inprimagailu modeloa eraikiko den aurrera jarraitu dezakegu, eta ondoko taularenbat jarraitzea gomendagarria da.

Mendel modeloarentzat hau jarraitzea gomendatzen da, kontuan izan libreoffice edo openoffice formatuan dagoela eta ingelesez gainera.

Prusa Mendel modelorako beste gida hau erabili beharko da.

Argi izan behar da zeintzuk diren X, Y eta Z ardatzak. X ardatza estrusio-buruak izango duen mugimendua adierazten du, Y ardatzak mahaiarena eta Z ardatzak gurdiaren igoera eta jeitsiera.

Behin estruktura osatzeko material guztiak eskura izanda, alboetako triangeluekin hastea da hoberena.





Nik ez nituen hasiera batean motorerik eta detektorerik muntatu, bakoitza libre da nahi duen bezala egiteko. Errespetatu beharrekoa berriz neurriak dira, irudian M3 eta J1 bezala agertzen direnak.

Ondoren bi triangeluak elkartu beharko dira, lehen bezala neurriak errespetatuz eta nahi duenak motoreak muntatuz.


 

Nire makinaren itxura aurreko pausuak burutu ondoren.
Lehenengo apusu hauek eman nituenean neurriak oraindik zeaztu gabe nituen eta transmisiorako beharrezko elementuak beranduago muntatzea erabaki nuen (gehienbat motoreak falta zitzaizkidalako eta ez nuen gehiago itxoin nahi muntaketa hasteko).

Ondoren Y eta Z ardatzak gidatzen dituzten elementuak muntatu nituen, doiketarako burbuilazko nibela kalibrea plomua (neronek egindakoa hari eta azkoin birekin , reprap wikian azaltzen den bezala) eta metro bat erabili nituen.


Y ardatzaren detaileak:







 
Z ardatzaren detaileak ondorengo irudietan ikusi daitezke:


  




 

Hau da oraingoz dena, hurrengorako transmisioa eragiten duten elementuei eta X ardatzari buruz hitz egingo dut.

ERREFERENTZIAK: