Páginas

Ni neu

Zer naiz? Ingeniaria, musikua, alproja, informatikari frustratua, sentimenduen helbarria, marrazteari bere kabuz ekiteko gai, batzuetan zabor kirasdun olerkari bihurtzen den iratxo bihurria.

Zer da hau? ALT0216 edo diametroaren sinboloa (dokumentu batean proba ezazu ALT tekla zanpatuta mantenduz ondoren 0216 zenbakiak idaztera), zirkulu perfektua adierazten duen ikurra, errealitatetik hurrun uzten gaituena eta aldi berean errealitate hori akotatzeko balio duna beti ere neurri jakinen barnean. Ni naizenaren, egin dudanaren, egiten dudanaren eta egin nahiko nukeenaren bilduma bat.

Amak dioenez bereziki euritsua izan zen Urriko egun batetan jaio nintzen, agian horregatik ditut nire egun beltzak eta grixak, batzutan motxak eta besteetan luzeagoak. Momentu horietan idazteari ematen diot, edo musika konposatzeari eta askotan ezer ere ez egiteari.

Horrelako momentu batetik sortu da hau dena, espresio bide bat, esanahi bat, aspaldi neure burua horrelako momentu batetan definitzeko egindako abesti moduko hau bezela, ez dena guztiz erreala, partziala baizik, barrutik okada baten moduan isuritako sortze prozesu berezia. Kobazulo batetan gordeta gelditu Jean-Baptiste Grenouille bat bezala edo uholde bat bailitzan bere bidetik irtetzen den ibaia. Oraingo hontan beste bide batetara eraman nau patuak, eta idatzi musika sortu edo marrazteari ekin beharrean bakarrik, beste bide batzuk ikertzen hasi naiz dagoeneko. Zer egin daiteke norberak dakien guztiarekin? Uztartu al daitezke joera hain desberdinak dituzten arloak? Ingeniaritza, musika, marrazketa artistikoa, poesia beti kaxkarra, marrazketa teknikoa, informatika... Galdera asko eta erantzunik ez.


NI NEU

Inoiz bete ezinik nahia,
basamortuko lorezaina,
idortu zaizkit iada zainak,
hilda nago bizirik aina.

Izaerak lurperatu dit bizi gogoa,
heriotzari begira noa,
bidai lagun bakarra gorrotoa,
egi bihurtzen ez den zorion amestua.


Musika & letra: Xabi.
Argazkiak: Xabi & Mikel Goñi.

37 urte pasa diren hontan hau esan dezaket: beste bizitza batetan puta, yonkia, nire lagunik onenari bikotekidea lapurtu nion eta auto istripuz hil nintzen. Eta zergatik diot hau dena? Ikus dezagun.

Zergatik puta edo emagaldua? Sexua nahi nukeen maiztasunez praktikatu ezinagatik.
Zergatik yonkia? Drogek erakartzen ez nautelako.
Zergatik lagunik onenari bikotekidea lapurtzearena? Maitatua izatea benetan zer den inoiz jakin ez dudalako.
Zergatik auto istripuz hil izandakoarena? Gidatzea ez zaidalako batere gustatzen.

Ez dakit bihar hau dena porkulo hartzera bidaliko dudan, bitartean.. noizbehinka agian zerbait idazteko aukera emango dit eta agian beste norbaiti irakurtzekoa.

1 comentario: